Niri buruz

Sobre mí - Alain Sorazu - Ilustración Científica

Alain Sorazu naiz, biologoa, irakaslea, eta ilustratzaile zientifikoa. Haurtzarotik izan dut ilustrazioarekiko eta ingurumerarekiko jakin-mina, eta ilustrazio zientifikoan trebatzea erabaki nuen nire zaletasunetako bi batzeko: Artea eta Zientzia.

Zientzia eta teknologiaren arloan ezagutza komunikatzea da erronka nagusietako bat eta irudiek horretan lagun diezagukete, informazio ulertzea eta barneratzea errazago eginez.

Hori dela eta, zientzia munduan diharduten erakunde eta profesionalei lagundu nahi diet euren ezagutzak komunikatzeko ilustrazioak edota bestelako baliabide grafikoak sortuz. Gainera, zientzia arloan jaso dudan prestakuntzak profesionalen beharrak ulertzeko eta horiei erantzuteko balio diezadake.

Horrenbestez, zure proiektua edo aurkikuntza ezagutarazi nahi baduzu, baina grafikoki adierazteko baliabideak edota denbora falta badituzu, nik lagun diezazuket. Nire ilustrazioek zure ezagutza modu eraginkorrean komunikatzen laguntzeaz gain, publikoaren arreta erakartzen eta lanaren ikusgarritasuna handitzen ere lagunduko dizute.

Ilustratzaile zientifiko gisa, nire helburua baliabide grafikoak sortzea da, zientzia arloko komunikatzaile eta hezitzaileei euren ezagutza modu eraginkorrean komunikatzen laguntzeko. Diziplina anitzeko profilari esker, espezialitate desberdinetako taldeen arteko komunikazioan lagun dezaket. Bereziki interesgarria iruditzen zait ezagutza hori publiko orokorrari eta haurrei helaraztea.

Ilustrazioak, grafikoak, diagramak, infografiak, animazioak, eta abar. Nirekin lan egiteko interesa baduzu, idatz iezadazu zure ideia azaltzeko eta honi forma ematen lagunduko dizut!

Bio

Ikasketak

2020 – 2021 | Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakasleen Prestakuntza Online Unibertsitate Masterra | Goi-mailako Online Institutuan (GOI, UPV-EHU)

2019 – 2020 | Ilustrazio Zientifikoko Graduondoa | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)

  • Aipamen berezia

2015 – 2019 | Biologiako Gradua | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)

  • Bikaintasunez graduatua
  • Ohorezko matrikula Gradu Amaierako Lanean (Bilboko azpiegitura berdeen diseinuaren eragina tenperatura-murrizketan)

Lan-esperientzia eta argitalpenak

2020 – Gaur egun | Lanius Animatics animazio-taldeko kidea

2016 – Gaur egun | Txistu- eta musika hizkuntza-irakaslea | Juan de Antxieta Musika Eskola eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskola

2023 | Eskola Agenda 2030 – Energia kontsumoaren inguruko gaiak lantzeko posterrak eta bideoa | Azpeitiko Udala – Ingurumen Saila eta Ekoetxea Azpeitia

2022 | Xaguxatar bidearen inguruko liburuxka ilustratua eta animazioak | Azpeitiko Udala – Ingurumen Saila eta Ekoetxea Azpeitia

2021 | Chthamalus stellatus itsas-ezkurraren txoko ekologikoa eta lehia bidezko kanporatzea ilustrazioa | Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE)

2021 | “La grandeza de las ballenas, un misterio sin resolver” artikulua eta ilustrazioa | Ilustrando ciencia – Cuaderno de Cultura Científica

2020 | Euskal kostaldeko naturagune babestuetako espezie esanguratsuak ilustratzea | Ortzadar, S.L. – AZTERTU programa

2020 | “Itsas lanproiaren (Petromyzon marinus) bizi zikloa” animazioa | Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE)

2020 | BIOGAIA aldizkariaren 18 zk. kontrazaleko ilustrazioa (kolaborazioa) | Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala (EBEO)

2020 | Paper-masustondoaren (Broussonetia papyrifera) lamina botanikoa | Arboretum (UPV/EHU)

2017 | “Bizkaia” emanaldiaren kartela | Sahatsa Dantza Taldea

2015 | Txistulari aldizkariaren 242 zk. azaleko ilustrazioa | Euskal Herriko Txistulari Elkartea

Sariak eta aipamenak

2022 | Finalista – ILLUSTRACIENCIA, Zientzia- eta Ingurumen-ilustrazioko Nazioarteko Saria | Natura Zientzien Museo Nazioanala (MNCN-CSIC) eta Kataluniako Komunikazio Zientifikoaren Elkartea (ACCC)

2021 | Aipamen Berezia – Ilustrazio Zientifikoko III. Lehiaketa | Malagako Unibertsitateak (UMA)

Erakusketak

2022 | “Bizkaiko Golkoko itsaspeko fauna eta flora” erakusketa | Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU) eta Bizkaia Aretoa (UPV/EHU)

2020 | “Zientzia Irudikatzen” erakusketa | Bergarako Aroztegi aretoa

2019 | III. “Itsasoa Ilustratzen” erakusketa | Zientzia eta Teknologia Fakultateko Grand Salle aretoa (UPV/EHU)

Proiektuak

Albisteak

2022-11-02, zientzia.eus

Norteko Ferrokarrila – Lanius Animatics

Ilustratzaile zientifikoak ugaritzen ari dira. Lanius Animatics estudioa ezagutu dugu sortzaileetako batekin, Alain Sorazu Agirre ilustratzailearekin. Estudioa lau lankide ditu, bakoitzak bere hiritik lanean. 


2022-06-20, uztarria.eus

Alain Sorazuk dibulgazio bideo onenaren saria jaso du On Zientzia lehiaketan

Dibulgazio bideo onenaren saria jaso du Lanius Animatics ilustrazio zientifikoko taldeak Argiztapen artifizial… naturala? bideoari esker, eta Sorazu talde horretako kidea da, Alfredo Rodriguezekin, Kimberlyn Fonsecarekin eta Morgane Goyensekin batera. 


2022-05-31, uztarria.eus

Alain Sorazu: “Askotariko gaiak lantzen ditu ‘Xaguxatar bidea’ liburuak, eta edonorentzat izan daiteke interesgarria”

Xaguxatar bidea gehiago ezagutarazteko eta lantzeko, Xaguxatar bidea izeneko liburuxka aurkeztu du Azpeitiko Udalak. Alain Sorazu biologo eta ilustratzaile zientifiko azpeitiarrak ondu du liburuxka, eta marrazkiak baliatu ditu horretarako.


2022-05-30, uztarria.eus, urolakosta.hitza.eus, azpeitia.eus

Xaguxatar bidearen inguruko materiala kaleratu dute

Udalaren eskariz, Alain Sorazu herritarrak garatu du Xaguxatar bidea liburua. Xaguxatar bidean kokatutako paneletan dagoen informazioa sakonago jaso eta ilustrazioekin osatu du lana. Liburuaren bertsio digitala eta animaziozko bideoak ere plazaratu dituzte.


2021-10-19, eitb.eus

Zehaztasuna lanbide

Zehaztasuna lanbide edo ofizio duten lau protagonista izan ditugu Baipasa saioan. Ibone Barrenetxea, haur jaioberrien argazkilaritzan espezializatua; Alain Sorazu, Ilustrazio zientifikoan aditua; Usoa Mendikute amigurumi egilea eta Antton Santa Cruz, Radical bike enpresako jabeetako bat.


2021-05-20, uztarria.eus

Alain Sorazu: “Informazioa errazago ulertzen da, lehenago barneratzen da, irudiz lagunduta bada”

Alain Sorazuren (Azpeitia, 1997) Cuculus canorus lanak aipamen berezia jaso du Malagako Unibertsitateko Zientzien Fakultateko ilustrazio zientifikoen lehiaketan. Zientziaren eta biologiaren munduak atsegin ditu, eta batez ere, dibulgazioa. Zientzian irudiek duten garrantziaz aritu da solasean.

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez
close-alt close collapse comment ellipsis expand gallery heart lock menu next pinned previous reply search share star