2D animazioa bi dimentsiotan garatutako irudiekin egindako ikus-entzunezkoa da. Jatorrian, 2D animazioa irudi estatikoak bata bestearen atzetik jarriz sortu izan dira, baina gaur egun, baliabide digitalei esker irudi bidimentsional horiek bi edo hiru dimentsioko espazioan deformatu daitezke animazioak sortzeko.
3D animazioa, aldiz, espazio tridimentsionalean 3D ereduak erabiliz garatutako ikus-entzunezkoa da. Errealismo maila desberdinetan landu daiteke 3D animazioa, marrazki bizidunetatik hasi eta ordenagailu bidez sortutako eszena hiperrealistak arte.