Ilustrazio Zientifikoa

Zientzia eta teknologiaren arloan ezagutza komunikatzea da erronka nagusietako bat eta irudiek horretan lagun diezagukete, informazioa ulertzea eta barneratzea errazago eginez.

Esku artean dibulgazio-proiektu bat baduzu, nire ilustrazioek zure ezagutza modu eraginkorrean komunikatzen laguntzeaz gain, publikoaren arreta erakartzen eta lanaren ikusgarritasuna handitzen ere lagunduko dizute.

Ilustrazioak, grafikoak,diagramak, infografiak, animazioak eta abar. Idatz iezadazu zure ideia azaltzeko eta honi forma ematen lagunduko dizut.

Proiektuak

Xaguxatar bidea

Izarraitzen magalean kokatutako ibilbide horren helburua da bertako paisaian gizakiak izandako eragina ezagutaraztea. Xaguxatar Bideak aukera ezin hobea eskaintzen du Azpeitiko zein inguruko ondare naturala, kulturala eta historikoa bertatik bertara ezagutu eta aztertzeko. Gainera, gai eta arlo desberdin asko lantzen dira bertan, eta horrenbestez, edonorentzat izan daiteke interesgarria.

Jarraitu irakurtzen

Zer da ilustrazio zientifikoa?

Kontzeptuaren esanahiari helduz, artea eta zientzia uztartzen dituen diziplina gisa uler daiteke. Baina, diziplina horren produktua edo emaitza ere bada ilustrazio zientifikoa. Ilustrazio zientifikoa definitzea baino errazagoa izango da, ziurrenik, ilustrazio zientifikoak izan beharreko ezaugarriak zerrendatzea: Nori dago zuzenduta? Zer adierazi nahi da? Nola adieraziko da?

Jarraitu irakurtzen

Ilustrazioa ala Argazkia?

Historian zehar, ilustrazioak izan dira denbora luzez errealitatea islatzeko bitarteko bakarra. Hala ere, teknologia aurrerapenei esker, errealitatea jaso eta gordetzeko baliabide berriak agertuz joan dira; hala nola, argazkiak. Ondorioz, zergatik erabili ilustrazioa argazkia erabili badezaket? Ilustrazioak eskaini al dezake argazkiak eskaini ezin duen zerbait?

Jarraitu irakurtzen

Alain Sorazu naiz, biologoa, irakaslea eta ilustratzaile zientifikoa. Zientziaren dibulgazioak eta ingurumen-hezkuntzak erakartzen naute eta zientzia komunikatzen laguntzeko baliabide grafikoak sortzea dut helburu.

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez
close-alt close collapse comment ellipsis expand gallery heart lock menu next pinned previous reply search share star