Ilustrazio digitala

Ilustrazio digitala lanabes teknologikoak erabiliz euskarri digitalean egiten den ilustrazioa da. Ilustrazioari dagokion informazioa gordetzeko moduaren arabera ilustrazio digitalak bi motatakoak izan daitezke: matrizialak eta bektorialak.

Irudi matrizialak pixelez osatuta daude eta fitxategiak pixel bakoitzari dagokion informazioa gordetzen du irudia osatzeko. Irudia handituz pixel horietako bakoitza ikus daiteke, erretikula bat osatzen dutelarik.

Irudi bektorialak, aldiz, bektorez daude osatuta eta fitxategiak bektore bakoitzari dagokion informazioa gordetzen du irudia osatzeko. Irudia handitzean bektoreen parametroak berriz kalkulatzen dira, irudia nahi adina handitzea ahalbidetuz.

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez
close-alt close collapse comment ellipsis expand gallery heart lock menu next pinned previous reply search share star