3D eredu deitzen zaio objektu baten irudikapen digital tridimentsionalari. Bi dimentsioko pantaila batean 3 dimentsioko ereduak lantzeko eta adierazteko balio du, eta ilustrazioetan ez ezik, ikus-entzunekoetan eta bideojokoetan ere erabiltzen dira, besteak beste.